Afbeelding van de auteur.

Iban Zaldua

Auteur van Si Sabino viviría

17+ Werken 35 Leden 14 Besprekingen

Over de Auteur

Fotografie: Iban Zaldua idazle eta historialaria 2008an De Luistxo eta Marije - originally posted to Flickr as Iban Zaldua, CC BY-SA 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=10627836

Werken van Iban Zaldua

Gerelateerde werken

Best European Fiction 2015 (2014) — Medewerker — 22 exemplaren

Tagged

Algemene kennis

Er zijn nog geen Algemene Kennis-gegevens over deze auteur. Je kunt helpen.

Leden

Besprekingen

Iban Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik praktikatzaile handienetakoa dugu, eta espiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau; aurrekoaren aldean bi berezitasun: bilduma potoloagoa dela eta aldi berean ipuin gutxiago dituela (hamazazpi); beraz, istorioak ez dira hain laburrak; edo, zehatzago esateko, ohiko ipuin laburren ondoan, nobela laburren neurrira hurbiltzen diren istorio luzeagoak ere ondu ditu, ipuinaren muina mantenduz betiere.
Gaiak, berriz, askotarikoak, Zalduaren unibertsoa osatzen dutenak gehienbat: bikote-arazoak, adulterioak, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, kontu fantastiko zenbait (ohi baino gutxiago), zientzia-fikzio apur bat, sare sozialetako jardueraren parodia, gizarte-kritika (segregazio eskolarra dela, armagintza dela), pop musikaren mundua, eta baita metaliteratura ere, ipuinari berari buruzko teoriak barne.… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Dec 9, 2022 |
Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen. besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela. Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu.
Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik. Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan. eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu.
Liburu honetan guak arrozten dira, ironia bisturi zorrotz bat da, minak berrizendatzen dira, ahanzturaz hil zenuena mamu bilakatzen da, epikak lurperatzen dira, familia eta kuadrilla epaile ezjakinak dira. Ez dago narratzaileak bere aldarrikatzen duen minik. beraz, ez dago berea ez denik ere. Zurea ez denik ere.
Eta ipuinak liburua itxi orduko isilduko diren itxaropena baduzu, gaixoa. Fikzio batzuek begirada aldatzeko boterea baitute, eta badakigu, historiaren joanean elementu bat bakarra aldatuz gero, zer gerta daitekeen, bai orainaldian bai etorkizunean. Eta kontuz iraganik ahoskatu nahi ez duten etorkizunekin, fikziozkoak baino askoz gezurtiagoak dira.
… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Apr 22, 2022 |
Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak... Fikzioaren festa bat, azken batean.… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliest | 1 andere bespreking | May 3, 2019 |
La editorial Galaxia Gutenberg acaba de publicar Como si todo hubiera pasado, de IBAN ZALDUA. 42 cuentos, escritos entre 1999 y 2018, sobre el conflicto vasco o lo que Zaldua y sus amigos llaman 'La Cosa'. Es una suerte que el autor venga a la librería para conversar sobre el libro con las escritoras MARTA SANZ y EDURNE PORTELA.
Escritos en euskera, muchos de ellos se publican ahora por primera vez en español traducidos por el propio autor. En palabras de Edurne Portela en el prólogo que abre el libro, "aportan algo singular e irrepetible: nos adentran en la historia cuando la historia era presente".… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | 1 andere bespreking | Mar 28, 2019 |

Prijzen

Misschien vindt je deze ook leuk

Gerelateerde auteurs

Statistieken

Werken
17
Ook door
2
Leden
35
Populariteit
#405,584
Waardering
4.0
Besprekingen
14
ISBNs
20
Talen
2