Afbeelding auteur
39+ Werken 74 Leden 11 Besprekingen

Over de Auteur

Bevat de naam: Patxi Zubizarreta

Werken van Patxi Zubizarreta

Sola y Sincola (2005) 9 exemplaren
Korri, Kuru, korri! (2018) 5 exemplaren
L'Estiu de 1948 (2004) 3 exemplaren
Que llueva, que llueva (1994) 2 exemplaren
Midasen eraztuna (2017) 2 exemplaren
Markos Kantinera (2002) 2 exemplaren
Munduketariak 1 exemplaar
Zerria (2022) 1 exemplaar
EL CHICO QUE FUE HOMBRE (2000) 1 exemplaar
Zazpigarrena Eta Azkena -3- (2004) 1 exemplaar
Joanaren erregin aulkia (2000) 1 exemplaar
Tres amigos (2004) 1 exemplaar
Matias Ploffen Erabakiak (1996) 1 exemplaar
Furia (2007) 1 exemplaar
Paularen zazpi gauak (2002) 1 exemplaar
Urrezko giltza (2005) 1 exemplaar
1948ko uda (1901) 1 exemplaar
Elefante bat hegan 1 exemplaar
HIRU GUTUN IRUÑERIK (2012) 1 exemplaar
48. Set nits amb la Paula (2006) 1 exemplaar
Enara, zer berri? (1996) 1 exemplaar

Gerelateerde werken

Tagged

Algemene kennis

Er zijn nog geen Algemene Kennis-gegevens over deze auteur. Je kunt helpen.

Leden

Besprekingen

Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… Hegazkin bat ere prestatu dute, gelazkina, eta, flop-flop-flop, gelakideak mundu osora hegaldatzen dira: Errumaniara, Nikaraguara, Pakistanera, Txinara, Marokora… Gaur goizean Nigeriara joatekoak ziren, baina hain zuzen ere Harmonyk izan behar zuen gelazkinaren pilotua, eta Harmony, ai, Harmony ez da inon ageri…
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Apr 11, 2024 |
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti eta, horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia. Patxi Zubizarretak komedia xarmagarri bat ondu du liburu honetan, ohi duen moduan ipuinez, hitz-jokoz, hango eta hemengo erreferentziaz josiz bere narrazioa, irakurlea pasiera gozo batean eskutik eramanez eta aldian behin ustekabeko bat emanez. Kontalari ezin trebeago baten maisulana, Augustin Zubikarai sariaren merezient izandakoa.… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Dec 14, 2023 |
Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco Miangolarra filantropoak sustatu eta finantziatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan. Batzuek ezagutzen dute Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981), edo ezagutzen dituzte Laboak, Lertxundik, Iriondok, Letek, Valverdek… Groseko estudio klandestinoan grabatutako diskoak, baina inork gutxik daki, Iñaki Beobideren laguntzarekin, Paco Miangolarra proiektu haren mezenas gertatu zela, lehen politikan bezala kulturan orain. Donostia, Paris eta Caracas lotuko dituzte laketontzi, gerraontzi eta baporeek, Martin Ugalde, Carolina Herrera, Lezo Urreiztieta edo María Callas itsasoz lotzen ahal diren modu berean. Ahanzturaren uretatik atera nahian, Miangolarra Gorostiaga familiaren historia harrigarria dakar elkarrizketetan oinarrituriko narrazio honek, Patxi Zubizarretak ohi duen idazmolde ederrean. Erbesteari eta, ezinbestean, herriminari buruzko sirena kantu bat.… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Oct 23, 2023 |
Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.
Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?
Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.

Liburu batek aizkora izan behar du, gure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka
… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Apr 22, 2022 |

Prijzen

Misschien vindt je deze ook leuk

Gerelateerde auteurs

Statistieken

Werken
39
Ook door
1
Leden
74
Populariteit
#238,154
Waardering
½ 3.3
Besprekingen
11
ISBNs
50
Talen
2

Tabellen & Grafieken