Afbeelding van de auteur.

Joseba Sarrionandia

Auteur van Der gefrorene Mann

26+ Werken 48 Leden 3 Besprekingen

Over de Auteur

Bevat de naam: Joseba Sarrionandia

Fotografie: Joseba Sarrionandia in Havana, year 2016. New photo after 31 years. By Jose Goitia - http://zuzeu.eus/euskal-herria/joseba-sarrionandia-2/Creative Commons license can be seen here: http://zuzeu.eus/zuzeuren-erabilera-baldintzak/, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=54040434

Werken van Joseba Sarrionandia

Gerelateerde werken

Tagged

Algemene kennis

Geboortedatum
1958

Leden

Besprekingen

 
Gemarkeerd
FILBO | Apr 22, 2024 |
Ez zekiela –zioen Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren sarreran autoreak– irakurtzeak askeago egiten gaituen ala gure arazoez kontzienteago bakarrik.
Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren ubera hari jarraitzen dio Airea ez da debalde honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: lekua, gauden lekua izateaz gainera, garen lekua da.

Indigena, beltz, nazio baztertuko, diru gutxiko, emakume edo errebelde izatearen zoritxarrez eta dohainez arituko gara. Noizean behin, telebistan bizi nahi ez duen eta kosmonauta izan nahi lukeen ume bat pasatuko da. Bizitzaren eta aniztasunaren aldeko erresistentzian, pertsonaia biziekin batera, mamuak ari dira: Eguzkia errona edatera gonbidatu eta goizaldetik zain dagoen Enriquito, Anaïs Ninekin besotik helduta Vedadoko 11 kalean barrena ibiliko den Bartolome Santa Teresa edo Carel Fabritiusen kardantxiloa.

Lezio batzuk ere izango dira, konfusioan. Esate baterako, Onelio Jorgeren eskutik ikasiko dugu bizitzan bi gose daudela, ogiarena eta koral zaldiarena. Errealitateagatik ez ezik, imajinazioagatik ere bizi garela.

Eta hitzak leku konpartituak direla, eta hizkuntza munduaren tamainako bizilekua dela. Eta agian konturatuko gara, Jose Lezamari esker, mihia haginen artean atxilotuta daramagun arren, mintzairena dela bizi dezakegun abenturarik handiena.
… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Jun 9, 2020 |
«Bizitzea ez al da oso arriskutsua?». Esaldi horrekin hasi eta bukatzen du Joseba Sarrionandiak bere eguneroko hau. Testu laburrez eraikia, kartzelan idatzitako Ni ez naiz hemengoa gogoangarri haren moduan, egilea Kubatik ari zaigu orain, zintzo eta zuzen.

«Habanako gauak lasaiak izaten dira, auzokoren batek errime uzten du musika, katuek marruma egiten dute teilatuetan, tximista lehor batzuk ikusten dira hodeiertzean. Gaukaria berez bezala hasi zen osatzen halabeharrezko edo ustekabeko gaiekin: eguneroko bizimoduko momentuak, telebistako albisteak, lagun arteko enkontruak, ideien tolesdurak, liburu edo pelikularen batek probokatutako epifania txikiak…»… (meer)
 
Gemarkeerd
bibliotecayamaguchi | Mar 26, 2019 |

Misschien vindt je deze ook leuk

Gerelateerde auteurs

Statistieken

Werken
26
Ook door
1
Leden
48
Populariteit
#325,720
Waardering
4.2
Besprekingen
3
ISBNs
32
Talen
5