Afbeelding auteur
2 Werken 4 Leden 1 Geef een beoordeling

Werken van Lutxo Egia

Tagged

Algemene kennis

Er zijn nog geen Algemene Kennis-gegevens over deze auteur. Je kunt helpen.

Leden

Besprekingen

"Etorkizunak nobelaren antza izaten du sarritan. Urte gutxi barru zeharo berrituko dute Deustuko Zorrotzaurre auzunea, itzelezko operazio urbanistikoa eginda. Manhattan txikia deitzen diote dagoeneko, mende honetako Bilboren ikur eta motorra izango omen den Zorrotzaurreri. Hara begira daude udala, banketxeak, eraikuntza enpresak.

Munduko arkitekto goraipatuetako bati eskatu diotenez proiektu orokorra traza dezan, Enzo Padovanorekin zubi bat eraiki arte ez du onik izango Andres Peruarenak, bere bizitzado lanik behinena delakoan. Bulegoko gizon prestuena ipini du martxan, eta Padovanoren laguntzaile Carme Ferrusolarengana iritsi da.
Negozioak eta harremanak astiro aurrera doazen bitartean, Andresi ez zaio burutik pasa ere egingo bere iraganarekin topo egingo duela lankideak oharkabean, Dimitri eta Sasa aspaldikoekin.

Lutxo Egiaren nobela berrian dena da zubi: pertsonaien artean bezala errealitatearen eta fikzioaren artean."
(edit. promo.)

Nahiz ta ez oso gustoko izan, takada baten irakurteko moduko liburua da (egun pare batean amaitzea zilegia denaren lekuko naz) Bilbo gaitzat edo eskenatokitzat duten eleberriak, oso interesekoak dekotez. Baina egia esan, hemen agertzen den Bilboa, Unai Iturriagaren Berandu da gelditzekotik guztiz urrundurik dago (Urtzi Urrutikoetxeak ere badu Auzoak eta Paddy Errekaldek Ragga-ragga dator gaua baina oraindik ez dotez irakurri)

Zubiak baino, hirukiak agertzen dira nobela hontan nonahi. Alde batetik, oraingoan kokatzen den ixtorioan, Peruarena arkitektuak (spoiler) mènage a trois bat egin gure dau Ferrusola (Padovanoren laguntzailea) eta Nekane (Surbisa ingurutik datorren arkitektua proiektua gainbegiratzeko) arkitektuekin eta 64an kokatzen den ixtorioan, Andrei eta Dimitriren artean Sasa kikildua kokatzen da (/spoiler)
Lehengo futbol atezainei buruz dihardutenean (Hemen ere hirunaka: Arkonada, Armiarma Baltza eta Banks of England) Etxebarri anaien Ez dadila eguzkia sartu nobelari aire bat ikusi dotset, baina ez jat hain irakurterreza gertatu.

Ez diot bestelako erakargarritasunik topeu eleberri honi, pertsonaiak ez baitira bete-betean aurkezten (agian gehiegi uzten dio irakurlearen irudimenari) eta ez direlako hirigintza kontuei dagokiezen goi-politikako maniobra ilunak argiegi erakusten (bai, bakit, azken esaldi hontan kontraesana dauela, maniobrok argituz gero ilunak izateari utziko lioketelako, baina ez al datza hortan fikzioaren haunditasuna?)

(juxto egunotan Eurocopa kontua dela eta Errusian kontrako 64ko partiduari buruzko aipamen ugari agertu da komunikabideetan)
… (meer)
 
Gemarkeerd
Txikito | Jul 1, 2008 |

Statistieken

Werken
2
Leden
4
Populariteit
#1,536,815
Waardering
2.0
Besprekingen
1
ISBNs
2